Jardunaldia: "Administrazio publikoek egindako bideozaintza. Herritarren segurtasuna eta beste kasu batzuk”

Manuel Lezertua arartekoak "Administrazio publikoek egindako bideozaintza” jardunaldia aurkeztuko du. Jardunaldi hori Bizkaiko Abokatuen Elkargoak antolatu du, Datuak Babesteko Euskal Agintzaritzarekin eta Arartekoarekin elkarlanean.

Bere mintzaldian, Arartekoaren azterlan honetako oinarrizko gidalerroak adieraziko ditu: “Herritarren segurtasunerako bideozaintza Euskadiko eremu publikoan: oinarrizko eskubideen ikuspegitik egindako azterlana”.

Era berean, hizlari gisa jardungo du Gonzalo Álvarez Hazas jaunak, erakundeko datuak babestearen, gardentasunaren eta administrazio elektronikoaren arloko teknikari arduraduna baita, eta sakon aztertuko ditu 2024ko urtarrilean aurkeztu zen azterlan horretako ondoriorik eta gomendiorik garrantzitsuenak.

    Location : Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua


Ekitaldiak gorde: