EZINDUAK
cabecera
Hasiera / RSS / Kontaktatu / Bilatzailea / Webgunearen mapa /

Ezinduen eskubideak

Ezindua - Argazkia: Deia

Ararteko erakundeak, pertsona guztien eskubideak babesteko bere eginkizun nagusia betez, beti arreta berezia jarri du beren eskubideak berdintasunez erabiltzeko zailtasunik handienak dituzten pertsonak babesten. Horrela, erakunde honen lehentasunezko helburu bat izan da beti ezintasunen bat duten pertsonen eskubideak babestea.

Orain hamarkada gutxi arte, pertsona ezinduak ia ikusezinak ziren gainontzeko biztanleentzat. Beren etxeetan egoten ziren, zentro espezializatuetara joaten ziren edo haietan bizi ziren. Errealitate hori aldatuz joan da, ordea, batez ere ezinduen elkarteak gizartean pixkanaka lortu duten presentzia dela medio. Ezinduen taldea benetan eta erabat gizarteratzeko beharrezkotzat jotzen dituzten neurriei kasu egiteko eskatzen dute elkarte horiek.

Horri esker, aurrerapen handia egin da herri-aginteek ezinduentzako aukera-berdintasuna lortzeko politika aktiboak sustatzen. Horrela, legegintzako neurri berriak hartu dira oztopoak kentzeko, ezinduentzako egokitutako instalazioak eskuragarri jarri dira eta "guztiontzako diseinua"ren printzipioa sendotu da. Hala ere, aurreratu dena gorabehera, oraindik asko dago egiteko. Izan ere, azken urteotan, gure erakundean une jakin batzuetan edo behin eta berriz azaldu dizkigute, bide ezberdinak erabiliz, pertsona ezinduen berariazko arazoak.

separador GAI HONEKIN LOTUTAKO EDUKIAK separador Ezinduen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmena Ezinduen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmena
Berariazko arreta ezgaitasuna duten pertsonei - 2009ko txostena Berariazko arreta ezgaitasuna duten pertsonei - 2009ko txostena
Berariazko arreta ezgaitasuna duten pertsonei - 2008ko txostena Berariazko arreta ezgaitasuna duten pertsonei - 2008ko txostena
Berariazko arreta ezgaitasuna duten pertsonei - 2007ko txostena - 123 Kb. Berariazko arreta ezgaitasuna duten pertsonei - 2007ko txostena
Berariazko arreta ezinduei - 2006ko txostena - 132 KB Berariazko arreta ezinduei - 2006ko txostena